Hautatzeko prozesua
BEZEROENTZAKO KONPONBIDEEN “D” TEKNIKARI HIRU (3) REF.: TS/C__ 022026
2026ko otsailaren 08an argitaratua
Prozesu irekia
Ezagutu prozesuaren egoera
-
MAR 302026
-
BEHIN BETIKO
Onartuak izan diren hautagaien behin betiko zerrenda argitaratzea - 4. FASEA
-
PROBA ETA MEREZIMENDUAK EBALUATZEA
Merezimenduak eta probak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 5. FASEA
Merezimendu gisa adostutako probak (azterketa) 2026ko apirilaren 29an egingo dira, 16:00an. Azterketa non egingo den jakinaraziko da.
-
-
MAR 132026
-
Aukezpena
ONARTUTAKOEN ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, BAZTERTZEKO ARRAZOIA ADIERAZITA - 4. FASEA
-
-
-
MAR 122026
-
Aukezpena
HAUTAGAIAK AURKEZTEA ETA HORIEN IZENAK ARGITARATZEA - 2. FASEA
-
Aukezpena
ONARTUTAKOEN ETA BAZTERTUTAKOEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA, BAZTERTZEKO ARRAZOIA ADIERAZITA - 4. FASEA
- PDFOnartutako pertsonen zerrenda
- PDFBaztertutako pertsonen zerrenda, eta bakoitza baztertu izanaren arrazoia
Baztertutakoek alegazioak egin ahal izango dituzte idatziz ggbb.deialdiak@bizkaia.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita argitaratzea gauzatu eta hurrengo egunetik aurrera kontatzen hasita 4 egun naturaleko epean.
Alegazioak egiteko epea bukatzen denean hautagaien behin betiko zerrenda argitaratuko da.
-
-
OTS 82026
-
ARGITALPEN ESKAINTZA
BEZEROENTZAKO KONPONBIDEEN “D” TEKNIKARI HIRU (3) (REF.: TS/C__ 022026) - 1 FASEA
Baldintza orokorrak:
- Unibertsitateko titulu ofiziala (gradua edo homologatu daitekeen beste titulu bat).
- Aplikazio informatikoak garatzen, gutxienez lau (4) urteko esperientzia profesionala. Honakoak ezagutuko dira:
- Aplikazioen analisirako teknikak
- Sistema informatikoen diseinua
- Lantaldeen kudeaketarako teknikak
- Egungo hardware eta software teknologiak
- Analisi eta programaziorako tresnak
- Proiektuen kudeaketarako metodologiak
Baldintza orokorrak:
Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroaren (RUCT) arabera (irailaren 12ko 1509/2008 EDren bidez sortua), Goi Mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruko (MECES) 2. mailako titulazioak (graduak) sartzen dira, baldin eta honako ezaugarri hauek badituzte:
- Ingeniaritza eta Arkitektura adarreko hauek:
- Informatikaren eta sistemen ingeniaritza ikerketa-arloko titulazioak.
- Ingeniaritza elektriko, ingeniaritza elektroniko eta telekomunikazio-ingeniaritza ikerketa-arloko titulazioak.
- Matematika eta estatistika ikerketa-arloko titulazioak.
- Informatika eta telekomunikazio-ingeniaritza titulazioak.
- Industria-diseinuko ingeniaritza, industria-diseinua eta produktu-garapeneko titulazioak.
- Diseinu digitaleko titulazioak.
- Datuen-zientzia, adimen artifizialeko sistemen ingeniaritza, adimen artifiziala edo ingeniaritza konputazionala titulazioak.
- Topografia-ingeniaritza teknikoko titulazioak.
- Zientzia adarreko hauek:
- Matematika eta estatistika ikerketa-arloko titulazioak.
- Fisika eta astronomia ikerketa-arloaren barruko titulazioak.
- Fisika- edo matematika-zientzietako titulazioak.
- Datuen zientzia, adimen artifizialeko sistemen ingeniaritza, adimen artifiziala edo ingeniaritza konputazionala titulazioak.
Deialdi honetako lanpostuetarako proposatutako hautagaiekin zein aukeratu gabekoekin lanpostu mugagabeetarako lan poltsa bat eratuko da, enpresaren antolakuntza-beharrak asetzeko.
Lan poltsa, gehienez, indarrean egongo da 2027ko abenduaren 31ra arte edo poltsan dagoen pertsona bakoitza enpresak modu mugagabean kontrata dadin behin proposatu arte, hori aipatutako data baino lehen gertatuko balitz.
Hau eskaintzen da:
Berehala lanean hastea, kontratu mugagabea (txanda-kontratua formalizatzearekin lotu daitekeena) eta lanpostuaren erantzukizunari eta ezaugarriei dagokion ordainsari ekonomikoa.
Eskaerak eta eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira web helbide honetan: www.lantik.bizkaia.eus (LANTIK SA-KO LANPOSTUAK BETETZEA). Bestela, 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, xedatutakoarekin bat egingo da. Epea 2026ko otsailaren 22an amaituko da (egun hori barne).
-