Ogi-apurra

Colaboraciones intro

LANKIDETZAK ETA SOZIETATE PARTE-HARTZAILEAK

Elkartzeari esker aurrerapausoak eman ditzakegu eta arrakastetara irits gaitezke

Ancla colaboraciones

Sociedades Participadas

Sozietatearen partaidetza

Izenpe, S.A.

Izenpe, S.A. Ziurtapen eta Zerbitzu enpresa

Lantik, S.A. M.P.k, Arabako eta Gipuzkoako foru aldundietako sozietate informatikoekin (CCA, S.A. eta IZFE, S.A., hurrenez hurren) eta Eusko Jaurlaritzarenarekin batera (EJIE, S.A.) IZENPE, S.A. sozietatea eratu zuen 2002. urtean. Euskadiko administrazio publikoentzat sinadura elektronikorako soluzioen garapen uniformea bideratzeko tresna bat sortzea zen helburua. Lantikek Izenpe-ren kapital sozialaren %25 dauka.

Informazio Gehiago

Colaboraciones

Lankidetzak

Euskalit - Kalitaterako Euskal Iraskundea

Euskalit - Kalitaterako Euskal Iraskundea

Euskalit, Kalitaterako Euskal Fundazioa, Eusko Jaurlaritzak 1992an sustatu zuen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da; helburua, kalitatearen aldeko bere politikari sostengua ematea da, jomugan Euskal Autonomia Erkidegoaren garapenari, lehiakortasunari eta ongizateari laguntzearren. Erakunde publiko zein pribatuak biltzen ditu.

Euskaliten baitan, 2002an, Q-EPEA Taldea eratu zen, Lantik hor dago, beste Foru Sail eta Erakunde batzuekin batera. EAEko erakunde publikoen multzoa da (administrazioa eta enpresa publikoak), kudeaketaren bikaintasuna bilatzearekin konpromisoa hartuta dutenak, Euskal Administrazio Publikoan kalitatearen kultura hedatzeko eta ikaskuntza partekatuz kudeaketa hobetzeko xedez.

Era berean, Lantikeko hainbat pertsona Euskaliten Ebaluaziogileen taldean daude.

Informazio Gehiago

European Software Institute

ESI European Software Institute

Lantik, S.A.M.P., egun, European Software Instituteko (ESI) ugazaba da, eta bere patronatuaren batzorde betearazleko partaide da.

Erakunde bien arteko harremanak Berrikuntza eta Garapen sailean ematen dira batez ere, aplikazioari dagokionez. Kontuan izan behar da ESIren alor nagusietako bat, izaera teknologikokoa, softwarea diseinatzeko eta sortzeko prozesuan osagaiak berrerabiltzea dela.

Informazio Gehiago