Introduccion conocenos

EZAGUTU IEZAGUZU

Lantik sozietatean partaide bakarra Bizkaiko Foru Aldundia da. 1981. urtean eratu zen eta foru erakundeari, horren mende dauden erakunde eta organismoei eta Bizkaiko udalei informazio-sistemez hornitzen die, horiek ustiatu eta zerbitzu osagarri mota guztiak eskaintzeaz gain.

Lantiken nahia eraldatze-prozesuan Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaile estrategikoa izatea da. Horretarako, aholkularitza estrategikoa, funtzionala eta teknologikoa eskaintzen dizkio eta informazioaren eta ezagutzaren teknologiak erabiltzean oinarrituta konponbide integralez hornitzen du.

Elixabete Etxanobe Landajuela Lantikeko Administrazio Kontseiluko presidenteaHerri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Foru Diputatua

Conocenos anclas

Órganos de Gobierno

GOBERNU ORGANOAK

Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren ordezkari guztiek osatzen dute.

Presidentea:

  • Unai Rementeria Maiz

Idazkaria:

  • Elixabete Etxanobe Landajuela

Batzordekideak:

  • Imanol Pradales Gil
  • José María Iruarrizaga Artaraz
  • Lorea Bilbao Ibarra
  • Amaia Antxustegi Ziarda
  • Ainara Basurko Urkiri
  • Teresa Laespada Martínez
  • Sergio Murillo Corzo
  • Miguel Ángel Gómez Viar
  • Presidentea:

    • Elixabete Etxanobe Landajuela
  • Presidenteordea:

    • Ibon Oñate Zamalloa
  • Idazkaria:

    • Javier Cortazar Larrakoetxea
  • Batzordekideak:

    • Josu Bilbao Begoña
    • Pedro Izaga Alonso
    • Maite Asensio de la Villa
    • Cesar Prol Bosque
    • Susana González Romulo
    • Jon Larrea Arrutia
    • Xabier Arauzo Uriarte
    • Maite Iturrate Ibarra
    • Joseba Mirena Mariezkurrena Cuesta
    • Angel Anero Murga

Encomiendas

AGINDUAK

KALITATE, BERRIKUNTZA, SEGURTASUN, ERAGINKORTASUN ETA TEKNOLOGIAREKIKO GRINA

Lantik S.A.M.P. Herri Administrazio eta Erakunde Harremanetarako Sailari atxikitako foru merkataritza sozietate bat da, Bizkaiko Foru Aldundian eta horren menpeko erakundeetan sistema informatiko eta teknologikoak ezartzeko xedea duena.

Sozietatea Bizkaiko Foru Aldundiaren (DFB) bitarteko propio pertsonifikatua da; hori dela eta, Aldundiak, zuzenean zein bere menpeko beste botere adjudikatzaile edo pertsona juridiko batzuen bidez, nahitaez bete behar diren aginduak egin ahalko dizkio sozietateari.

Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zuen 1981. urtean sozietate anonimo publiko gisa, eta, harrezkero, Bizkaiko Foru Aldundiaren barneko jarduera bat gauzatzen ari da, informazioaren teknologietan espezializatuak diren giza-baliabideak eskainiz. Baliabide horiek hainbat gauza ahalbidetzen dizkiote, besteak beste:

  1. BFAk zehazturiko Informazio Sistemen Politika planifikatzea eta betearaztea.
  2. Foru eta Toki Administraziorako konponbide osoak ematea, IKTen erabileran oinarrituta.
  3. Produktu, zerbitzu eta know how teknologiko lehiakorrak izatea, bere merkatu eta bezeroentzat ezagunak eta dokumentatuak.
  4. Lidergo posizio aktiboari eustea etorkizuneko Herri Administrazioaren antolaketa, funtzionamendu eta garapenaren arlo beharren plangintzan.