Breadcrumb

plan de igualdad planificacion

EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNERAKO II. PLANA

Lantik SA MPk 2022-2025 aldiko genero ikuspegirako eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako II. Plana du. Plan horren bidez erantzuna ematen die bai lan arloko legeriari —berdintasun planak, ordainsarien berdintasuna, kontziliazioa eta abar—, bai euskal Administrazio Publikoaren eta, bereziki, Bizkaiko Foru Administrazioaren legeriari.

II. Planak plantillako langileen kudeaketaren barruan berdintasuna ziurtatzeko alderdiak sakontzen ditu, hala nola kontratazioa, garapen profesionala, enplegu-baldintzak, laneko segurtasun eta osasuna, sexu jazarpenaren eta sexuan oinarritutako jazarpenaren prebentzioa eta horri aurre egiteko jarduna, eta bizitza pertsonala eta lana uztartzea.

Eta foru-erakunde gisa, bere egiten ditu Bizkaiko Foru Aldundiak bere Berdintasunerako VI. Foru Planean eta bere Berdintasunerako Foru Arauan hartzen dituen konpromisoak eta helburuak. Lantiken berdintasunerako II. Planean genero-ikuspegiaren hainbat alderdi sartu dira, Foru Aldundiari eta, beraz, Bizkaiko herritarrei ematen dizkien zerbitzuetan aplikatzeko.

Halaber, Lantikek, Bizkaiko sektore teknologikoaren barruan erakunde estrategikoa den aldetik, emakumeek sektore profesional horretan parte hartzeko berariazko konpromisoari eusten dio. Horregatik, orain indarrean dagoen berdintasunerako II. Plan honetan ere jaso dira berariazko helburuak eta ekintzak.

gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna

Cajas planificacion

EZAGUTU LANTIK

Sormenaren, segurtasunaren eta herritarrentzat teknologia erabilgarrien aldeko zaletasuna dugu.

ENPLEGUA

Lorpen berrietara iristen laguntzea nahi dugu.