Breadcrumb

Normativa

Araudia

Normativas V2

HORNITZAILEENTZAT INFORMAZIOAREN SEGURTASUNARI BURUZKO ARAUDIA

Informazioaren eta hori eusten duten aktiboen eskuragarritasuna, osotasuna, konfidentzialtasuna, kautotzea eta trazabilitatea funtsezkoak dira informazioaren segurtasuna mantentzeko, indarreko legezkotasuna betetzeko, lehiakortasunerako eta bezeroekiko irudi onerako.

Informazioaren behar bezalako segurtasuna lortzeko ezinbestekoa da araudi eta prozedura egokietan oinarrituta kudeatzea. Nolanahi ere, horiek Lantikeko hornitzaile guztiek bete beharko dituzte.

HORNITZAILEENTZAT JOKABIDE INFORMATIKOAREN KODEA

Lantikeko enpresa hornitzaileei Lantikek eskuratutako azpiegitura eta bitarteko informatikoak behar bezala erabiltzen laguntzeko segurtasun-politika ezartzen du.

INFORMAZIOAREN SEGURTASUN KLAUSULAK KONTRATU TXIKIETAN

Sektore Publikoaren Kontratazioari buruzko Legearen arabera, kontratu txikien bidez produktuak/zerbitzuak eskaintzen dituzten Lantiken enpresa hornitzaileek bete beharko dituzten informazioaren segurtasun-klausulak ezartzen ditu.

HORNITZAILEENTZAT INGURUMEN-ARAUAK

Lantikek ingurumen-hobekuntza etengaberako konpromisoa onartzen du. Horrez gain, bere alderdi guztiak kontrolatuz eta legezko baldintza aplikagarriak, baita erakundeak sinatutako bestelakoak betez kutsadura prebenitu nahi du.

Klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei buruzkoak

Lantikek bere kontratazio pleguetan klausula sozialak txertatzen ditu, enpresa adjudikaziodunek langileen lan eskubideak betetzea bermatze aldera.Martxoaren 13ko 33/2018 Foru Dekretua betetzeko klausulak txertatzen ditu Lantikek bere kontratazio pleguetan. Dekretu horren bidez onetsi zen Bizkaiko Foru Aldundiko kontratazio prozeduretan klausula sozialak, ingurumenekoak eta beste politika publiko batzuei buruzkoak txertatzeko erregelamendu betearazlea.