RAT-Personas Encargadas de Tratamiento Lantik

TRATAMENDUAREN ARDURADUNAK
LANTIK SAMP SOZIETATEAN

Datuak Babesteari buruzko Erregelamendu Orokorraren (DBEO) 4. artikuluak honela definitzen du tratamenduaren karguduna: “pertsona fisikoa edo juridikoa, agintaritza publikoa, zerbitzua edo beste erakunde bat , tratamenduaren arduradunaren kontura datu pertsonalak tratatzen dituena”. Lantik eremuaren barruan, DBEOren 28. artikuluaren arabera, kargudun batek erakunde horren kontura datu pertsonalak tratatzen dituenean, ziurtatzen da segurtasunezko neurri teknikoak eta antolakuntzakoak aplikatzeko berme nahikoak eskaintzen dituzten tratamenduaz arduratzen diren pertsonekin baino ez direla harremanak ezartzen. Horrela, datu pertsonalen tratamenduak bete egiten ditu Lantikek bere kargudunekiko zehazten, ezartzen eta eguneratzen dituen jarraibideak eta gidalerroak, eta, gainera, horiek gauzatzeak ere, Datuak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betetzen du.

NOLA JARTZEN GARA HARREMANETAN TRATAMENDUAREN ARDURADUNEKIN ETA NOLA ARAUTZEN DUGU HARREMAN HORI?

Lantik Bizkaiko Foru Aldundiak soilik partaidetutako sozietatea da, eta foru erakundeari, haren mendeko organismo eta erakundeei eta udalei informazio sistemak ematen dizkie, bai eta horien ustiapena eta zerbitzu erantsiak ere.

Sozietatea Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) bitarteko propio pertsonifikatua da; hori dela eta, Aldundiak, zuzenean zein bere menpeko beste botere adjudikatzaile edo pertsona juridiko batzuen bidez, nahitaez bete behar diren aginduak egin ahalko dizkio sozietateari.

Tratamenduaz arduratzen diren pertsonekin duten harreman juridikoa arautu eta ezarri egiten da, bi alderdiak lotzen dituzten egintza juridikoak sorrarazten dituzten jarraibide eta gidalerroen bidez. Ekintza horiek honako hauek ezartzen dituzte: tratamenduaren xedea, iraupena, izaera eta helburua, datu pertsonal motak eta pertsona interesdunen kategoriak, eta bi alderdien betebeharrak eta eskubideak, bai eta DBEOren 28. artikuluak adierazten dituen gainerako gaiak ere.

Jarraibide eta gidalerroen helburu nagusia eta azkena da datu pertsonalak Lantik inguruko Tratamendu Arduradunen kontura tratatzen dituzten erakundeek datuetarako sarbide legitimoa baino ez izatea, honako hauek errespetatuta:

  1. Datu pertsonalak eskatutako zerbitzua emateko helburua betetzeko erabiltzea, eta ez berariaz baimendutako helburuak ez diren edo horiekin bateragarriak ez diren helburuetarako.
  2. Datu pertsonalak ez ematea oinarri juridiko legitimatzailerik ez duten hirugarrenei (pertsonak zein enpresak), DBEOren 6. artikuluaren arabera.
  3. Datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatzea, segurtasun neurriak ezarrita.

Ezarritako bermeak ematen dituzten eta datuak babesteko indarrean dauden jarraibideak eta araudia betetzen dituzten erakundeak soilik izan daitezke Lantiken tratamenduaren kargudun.

NORTZUK HARTZEN DUTE ESKU LANTIKEKO TRATAMENDUAREN ARDURETAN?

Lantiken kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiaren (BFA) bitarteko propio bat denez, esku hartzen duten beste erakunde batzuekiko harremanetan hainbat egoera eman daitezke. Alde batetik, eta batez ere, Lantik enpresak datu pertsonalak tratatzeko enkarguak egin diezazkieke enpresa pribatuei, eta enpresa horiek, kasu gehienetan, Lantikera joango dira Bizkaiko Foru Aldundiarentzat eta gainerako Foru Erakundeentzat zerbitzuak ematera. Bestalde, gutxiagotan bada ere, Lantikek Bizkaiko Foru Aldundiko beste bitarteko propioen enkarguak gauzatu ahal ditu, hala nola Izenpe.

Oro har, Lantiken, subjektu hauek hartzen dute esku Tratamenduaren Arduradun - Tratamenduaren Kargudun bi noranzkoko harremanean:

  1. Alde batetik, Lantikeko Zuzendaritza Nagusiak dira, gehienbat, tratamenduaren arduradunak, beren eskumenen eremu materialaren barruan, eta, zehazki, eskumen juridiko horien esparruan gertatzen diren datu pertsonalen tratamenduei dagokienez.
  2. Bestalde, tratamenduaren kargudunak dira, Lantikekin harreman juridikoa duten pertsona fisiko edo juridikoak. Gehienetan, lehen esan den bezala, helburua laguntzea da Bizkaiko Foru Aldundirako eta gainerako Foru Erakundeetarako ematen diren zerbitzuak eskaintzean, eta honako ezaugarri hauek barne hartzen ditu:
    • Kontratua formalizatzea
    • Negozio juridiko horiek datu pertsonalen tratamendua eragiten eta sortzen dute.

NOLA FORMALIZATZEN DIRA TRATAMENDU ENKARGUAK LANTIKEN TRATAMENDUAREN ARDURADUNAREN ETA KARGUDUNAREN ARTEAN?

Tratamenduaz arduratzen diren pertsonak Lantikeko Tratamenduaren Arduradunekin lotzen dira (gehien bat Zuzendaritza Nagusiak) Lantikeko kontratazio organoek sektore pribatuko pertsona edo erakundeekin formalizatzen dituzten administrazio kontratu pribatu edo mistoen bidez, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen esparruan.

Lantikek kontratatu dituen erakundeak eta horiek eskaintzen dizkioten zerbitzuak ikus ditzakezu hemen: kontratatzailearen profila

Kontratu horiek, dagokien eremu material propioa eta espezifikoa arautzeaz gain, negozio bakoitzak eskaintzen duen zerbitzu nagusia gauzatzean ematen den datu pertsonalen tratamendua arautzen duten klausula juridikoak dituzte nahitaez. Klausula horiek, datuen babesaren arloan, antolatu eta arautu egiten dute bai Lantikeko Zuzendaritza Nagusien (tratamenduaren arduradun gisa) eta tratamenduaz arduratzen diren pertsonen artean sortzen den harreman juridikoa; bai eta datuak babesteko araudiak eskatzen eta agintzen dituen gainerako gaiak ere.