Datathon anclas

Datathon titulo

Open Data Bizkaia Datathoia

Datathon intro Bikoiztu 1

Bizkaia bere datu irekien bidez eraldatzeko erronka onartuko duzu?

Zertan datza Open Data Bizkaia Datathoia?

Datathoia lankidetza garapeneko lehiaketa bat da. Kasu honetan, herritarren arazoak konpontzen laguntzeko aplikazio berritzaileak diseinatzean datza.

Helburua Bizkaiko herritarren beharrei erantzungo dien aplikazio baten mockup bat sortzea da Open Data Bizkaia atarian eskuragarri dauden datuak beste iturri batzuetako datuekin konbinatuz.

Datathoian banaka zein taldean (sei pertsonara arte) parte-hartzeko aukera dago. Izena emateko webgunean eskuragarri dagoen galdetegia bete beharko da.

Oinarri osoak esteka honetan kontsulta ditzakezu.

Erronka 2 fasetan garatuko da:

  • Lehenengo fasean, talde parte-hartzaileek proposamena PDF formatuan duen dokumentu bat aurkeztu beharko dute eta hurrengoa jaso beharko du:

    • AZALA: Taldearen izena eta kideak.

    • SARRERA: Soluzioaren deskribapen laburra.

    • PROPOSAMENAREN DESKRIBAPEN FUNTZIONALA: Funtzionaltasunak, utilitateak eta soluzioaren erabilgarritasuna.

    • ERABILITAKO DATUAK: Gutxienez, Open Data Bizkaian argitaratutako dataset bat erabili.

    • ONDORIOAK: Berrikuntza eta ezaugarri nabarmenak.

    eta horretarako gaitutako sharepointera igo beharko da.

    Deskargatu erreferentzia gisa erabil dezakezun eredu-dokumentu hau. (ikus FAQak)

  • Bigarren fasean, epaimahaiak zazpi aukera finalisten aurrehautaketa bat egingo du. Aurrehautatutako taldeek azaroaren 14ra arte (12:00ak baino lehen) mockup bat egin ahal izango dute baita teaser bat ere, hau da, sustapenerako bideo bat (gehienez ere bi minutu). Teaser hori mockuparen azalpena izango da, eta biak horretarako gaitutako sharepointera igo beharko dira.

    Teaseraren edukiak:

    • 1.Kideen aurkezpena.

    • 2.Soluzioaren ezaugarri nabarmenak.

LAN - Hacer finalistas

Zer egin behar dute talde finalistek?

  • Epaimahaiak 7 finalista aurrehautatuko ditu aurkeztutako proposamenen artean.

  • Talde finalistek azaroaren 14ko 12ak arte izango dute mockup eta teaser bat egin ahal izango dute eta horretarako gaitutako sharepointera igo beharko dituzte.

  • Aplikazioaren mockupak proposatutako erronkari erantzuten dioten funtzionaltasunak jasoko ditu.

  • Diseinua eta erabiltzaile-esperientzia modu positiboan baloratuko dira.

Finalistas

FINALISTAK

  • Etxekoi
  • AisiApp- Argilun
  • The gooddata- Recup. Fauna
  • Datoston
  • Enerbizkaia
  • Team Faba- Hidrobiz
  • Tramit@
imagen premio mujer

Ganadores y finalistas

Irabazleak eta finalistak

Lehen saria

Argilun

Bigarren saria

Datoston

Finalistak

  • Etxekoi
  • The gooddata- Recup. Fauna
  • Enerbizkaia
  • Team Faba- Hidrobiz
  • Tramit@

LAN - Evento final

AMAIERAKO EKITALDIA

Zazpi talde finalistak Datathoiaren amaierako ekitaldira bertaratuko dira eta bertan, talde bakoitzaren teaserra aurkeztuko da. Aurrez aurre (Bilbon) edo online (aukeran) bertaratu ahal izango dira.

Aurrehautatutako talde guztien teaserrak proiektatuko dira.

Epaileek erabakiko dute irabazleak nortzuk diren.

LAN - Criterios de valoracion

BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Epaimahaiak irizpide hauek izango ditu oinarri aurkeztutako ebazpenak baloratzeko:

ADIERAZGARRITASUNA

  • Erronkarirako adierazgarritasuna
  • Proposatutako datu-iturrien garrantzia
  • Arazo edo behar espezifiko baterako garrantzia
  • Proposatutako soluzioaren potentziala eta sormena

DATU IREKIAK BERRERABILTZEA

  • Ekonomia-eta gizarte-ahalmena
  • Beste datu-iturri batzuekiko elkarreragingarritasuna (lotura-potentziala)
  • Sortutako bistaratzea

HELBURURAKO GAITASUNA

  • Arazoaren definizio argia
  • Proposatutako soluzioaren potentziala eta sormena
  • Produktuaren heldutasuna (aplikazioa eta erabilgarritasuna prestatzea)
  • Proposatutako soluzioak onurak eskaintzen ditu

LAN - Premios

SARIAK

2.500€

Lehen saria

1.500€

Bigarren saria

500 € aurrehautatutako gainerako 5 taldeentzat

datathon tabla cuando sera

NOIZ IZANGO DA DATATHOIA?

2022ko Irailak 19 – Urriak 19 Urriak 26
PROPOSAMENAREN KONPONBIDEEN AURKEZPENA ETA IZEN-EMATEA PDF FORMATUAN EGON BEHARKO DIRA ZAZPI TALDE FINALISTEN AURREHAUTAKETA
Azaroaren 14a arte Azaroren 18an (Amaierako ekitaldia)
PROPOSATUTAKO KONPONBIDEAREN MOCKUPA ENTREGATZEA, ETA TEASERRA, KONPONBIDEAREN AZALPENAREKIN. TALDE IRABAZLEEN TEASERREN AURKEZPENA ETA HAUTAKETA
2022ko Irailak 19 – Urriak 19
PROPOSAMENAREN KONPONBIDEEN AURKEZPENA ETA IZEN-EMATEA PDF FORMATUAN EGON BEHARKO DIRA
Urriak 26
ZAZPI TALDE FINALISTEN AURREHAUTAKETA
Azaroaren 14a arte
PROPOSATUTAKO KONPONBIDEAREN MOCKUPA ENTREGATZEA, ETA TEASERRA, KONPONBIDEAREN AZALPENAREKIN.
Azaroren 18an (Amaierako ekitaldia)
TALDE IRABAZLEEN TEASERREN AURKEZPENA ETA HAUTAKETA

datathon preguntas frecuentes

Ohiko galderak

  • Helburua Bizkaiko herritarren beharrei erantzungo dien aplikazio baten mockup bat sortzea da, Open Data Bizkaia atarian eskuragarri dauden datuak beste iturri batzuetako datuekin konbinatuz.

  • Administrazio publikoetatik datozen datu guztiak, formatu berrerabilgarrietan eta erabilera-lizentzia irekiekin argitaratu direnak. Erronka honetan datu irekien edozein dataset erabili ahal izango da, baina horietako bat, gutxienez, Bizkaiko Foru Aldundiarena edo Bizkaiko udalena izan beharko da, eta hemen eskura daitezke: https://www.opendatabizkaia.eus.

  • Taldeek soluzioa PDF formatuan duen dokumentu bat aurkeztu behar dute, honako hauek jasoko dituena:

    • AZALA: taldearen izena eta kideak.
    • SARRERA: soluzioaren deskribapen laburra.
    • Proposamenaren deskribapen funtzionala: funtzionaltasunak, utilitateak eta soluzioaren erabilgarritasuna.
    • Erabilitako datuak: Gutxienez, Open Data Bizkaian argitaratutako dataset bat erabili.
    • ONDORIOAK: berrikuntza eta ezaugarri nabarmenak.
  • Noski baietz. Izan ere, erronka honen helburuetako bat dataseten egungo eskaintza eskaerarekin bat datorren jakitea da. Bizkaiko edo bere udaletako dataset bat, erabilgarri ez dagoena, behar zenukeen proiektu bat sortu baduzu, irekitzea proposa dezakezu. Baldintza bakarra da Bizkaiko Foru Aldundiaren edo udalen eskumenetara egokitzea. Horri buruzko zalantzarik baduzu, idatz diezagukezu argitzeko.

  • 16 urte beteta eta NAN/IFZ/AIZ edo pasaportea, indarrean, edo parte-hartzailearen nortasuna eta adina egiaztatzen duen beste edozein dokumentu publiko.

  • 2022ko irailaren 19tik urriaren 19ra bitartean. Izena eman ondoren, taldeak mezu elektroniko bat jasoko du proposamena aurkezteko argibideekin.

  • 2022ko urriaren 19ra arte (12:00ak baino lehen).

  • Epaimahaiak irizpide hauek izango ditu oinarri aurkeztutako ebazpenak baloratzeko:

    Adierazgarritasuna

    • Erronkarirako adierazgarritasuna
    • Proposatutako datu-iturrien garrantzia
    • Arazo edo behar espezifiko baterako garrantzia
    • Proposatutako soluzioaren potentziala eta sormena

    Datu Irekiak Berrerabiltzea

    • Ekonomia- eta gizarte-ahalmena
    • Beste datu-iturri batzuekiko elkarreragingarritasuna (lotura-potentziala)
    • Sortutako bistaratzea

    Helbururako gaitasuna

    • Arazoaren definizio argia
    • Proposatutako soluzioaren potentziala eta sormena
    • Produktuaren heldutasuna (aplikazioa eta erabilgarritasuna prestatzea)
    • Proposatutako soluzioak onurak eskaintzen ditu
  • Hautagai irabazleek diruzko sari bat jasoko dute, bai eta ahal den neurrian proiektuari lotutako datasetak irekitzeko konpromisoa ere.

    Epaimahai kalifikatzaileak 7 finalista aukeratuko ditu aurkeztutako eskaeren artean

    • Lehen saria – 2.500 €
    • Bigarren saria – 1.500 €
    • 500 € aurrehautatutako gainerako 5 taldeetako bakoitzerako
  • Amaierako ekitaldia aurrez aurrekoa eta online jarraitu ahal izango da. Aurrez aurre joatea gomendatzen da, baina ezinezkoa bada, online joatea baimenduko da. Ekitaldiaren amaieran sari banaketa egingo da.

  • Hemen dituzu eskuragarri.

contacto

HARREMANETARAKO

Ideia bat baduzu baina zerbait kontsultatu nahi badiguzu aurkeztu aurretik, bidal iezaguzu zure zalantza datathon@bizkaia.eus postontzian bidez. Gogoratu aldez aurretik kontsultatu ohiko galderen atala.

Zure proposamena aurkeztu nahi baduzu, erabili izena emateko formulario ofiziala.

imagen de contacto