Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Lantikek ZeroDay, eragiketen kontrol eta gobernamendu sistema berri bat, ezarri du

Bilbo. 2021/02/09

 

Proiektua Lantiken baitan sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiari eta Bizkaian interesak dituzten pertsona fisiko eta juridikoei zerbitzu ematen dieten sistemen eragiketen kontrol eta gobernamendu sistema eraldatzeko asmoz. Hala, alde batetik, IKT azpiegiturako elementuak monitorizatzetik zerbitzu publiko digitalak gobernatzera pasa da; beste aldetik, berriz, arazoak gertatzean ekintza erreaktiboak alboratu eta arazo horiek ekiditeko ekintza proaktiboak aplikatu dira.

 

Horrez gain, Bizkaiko Foru Aldundiko informatika eta komunikazio sistemen gobernamendua, historikoki, batez ere ikuspuntu tekniko batetik egin izan da. Aldiz, proiektu honekin urrats handia eman dugu gobernamendu ona eskuratzeko, eta pertsonak erdigunean jarri ditugu. Hau da, IKT sistemak artatzen dituzten eta horiek erabiltzen dituzten pertsonek osatzen duten multzoari ematen zaizkien zerbitzuetan zentratu gara, izan pertsona horiek langile publikoak edo izan pertsona fisiko edo juridikoak.

 

Horrez gain, adimen artifizialaren eta machine learning tekniken erabilerak ahalbidetu digu une batean gertatzen dena gobernatzeko modu batetik beste batera igarotzea, zeinetan, unean unekoaz arduratzeaz gain, etorkizuna ere aintzat hartzen baita. Hala, gerta daitezkeen egoerak aurreikusten dira, etorkizuneko arriskuak saihesteko hobekuntza jarduketekin aurrea hartu ahal izateko.

Albiste guztiak