Eduki publikatzailea

Hautatzeko prozesua

BEZEROENTZAKO KONPONBIDEEN ARLOKO "D" MAILAKO HIRU (3) TEKNIKARI (REF.: TSC 072018) REF.: TSC 072018

2018ko ekainaren 20an argitaratua

Prozesu itxia

Ezagutu prozesuaren egoera

  • AZA 272018

  • URR 192018

  • URR 102018

  • UZT 272018

  • UZT 242018

  • UZT 172018

  • EKA 202018

    • Argitalpen eskaintza

      BEZEROENTZAKO KONPONBIDEEN ARLOKO "D" MAILAKO HIRU (3) TEKNIKARI (REF.: TSC 072018) - 1 FASEA

      Bi (2) teknikari lan-kontratu mugagabearekin errelebo-kontratuak formalizatzearekin lotutakoa

      Teknikari bat (1) aldi baterako lan-kontratuarekin errelebo-kontratuak formalizatzetik eratorritakoa

      Hau eskatzen da:

      • Unibertsitate-titulu ofiziala: Ingeniaritza Informatikoko gradua edo homologarria, deialdi honetarako bakarrik.
      • Aplikazio informatikoak garatzen, gutxienez lau 4 urteko esperientzia profesionala. Honakoak ezagutuko dira:
        • Aplikazioen analisirako teknikak
        • Sistema informatikoen diseinua
        • Lantaldeen kudeaketarako teknikak
        • Egungo hardware eta software teknologiak
        • Analisi eta programaziorako tresnak
        • Foru Administrazioaren eginkizunak eta egitura
        • Proiektuen kudeaketarako metodologiak

      Aintzat hartuko da:

      • Administrazio publikoan edo enpresa publikoetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Enpresa pribatuetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Bestelako titulazio eta gradu akademiko ofizialak
      • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa

      Honako hau eskaintzen da: berehala lanean hastea eskaintzen da, kontratu mugagabea (txanda kontratua sinatzetik eratorritakoa) aipatutako bi (2) lanpostuentzat eta aldi baterako kontratua (txanda kontratua sinatzetik eratorritakoa) gainontzeko bat (1) lanpostuentzat; eta lanpostuaren erantzukizunari eta ezaugarriei dagokion ordainsari ekonomikoa.

      Eskabidea izapidetzean, prozesuan pertsona interesdunek berariaz markatuko dute beren lehentasuna plaza mugagabe edota aldi baterakoen alde eta, modu horretan, bi zerrenda desberdin sortuko dira.

      Bigarren zerrenda honetako (aldi baterako plazak) pertsonak lanpostua estaltzeko hautatuak izan ez badira, beraiekin aldi baterako lan poltsa antolatuko da (esklusiboki aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko), enpresak izan ditzakeen antolaketa beharrei erantzute aldera. Puntuaziorik altuenetik baxuenerako hurrenkera jarraituko da.

      Eskaerak eta eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira honako web helbidean: www.lantik.bizkaia.eus (LANTIK SAKO KANPOSTUAK ESTALTZEA). Bestela, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoak, xedatutakoarekin bat egingo da. Hori guztia deialdi hau Lantiken web orrian ofizialki argitaratzen denetik zenbatzen hasita, zazpi egun naturaleko epean gauzatuko da.