Eduki publikatzailea

Hautatzeko prozesua

KONTRATAZIO/EROSKETETARAKO "D" TEKNIKARI BAT (1) (REF.: TCOMP 032023) REF.: TS/C - 032023

2023ko martxoaren 19an argitaratua

Prozesu itxia

Ezagutu prozesuaren egoera

  • URT 222024

  • URT 112024

  • URR 92023

    • ELKARRIZKETA

      Proba eta merezimenduak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 3 FASEA

      Gogorarazi behar da alegatutako merezimenduak (egindako lana, titulazio eta gradu akademiko ofizialak eta hizkuntzak) egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu behar direla (urriaren 16ra arteko epea dute), kanpo-estaldurako prozesu honen deialdiko oinarrietan adierazitakoak.

      Hautagaiek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte azterketaren edukiari eta erantzun korrelatiboei buruz, idatziz, www.trabajaenlantik.com web-helbidean, egutegiko 3 eguneko epean, aipatutako argitalpenaren biharamunetik zenbatzen hasita.

  • ABU 42023

    • BEHIN BETIKO

      Onartuak izan diren hautagaien behin betiko zerrenda argitaratzea - 2. FASEA

    • PROBA ETA MEREZIMENDUAK EBALUATZEA

      Proba eta merezimenduak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 3. FASEA

      Merezimendu (azterketa) gisa erabakitako probak 2023ko urriaren 4an izango dira 15:30 ean, Lantik, S.A. M.P.-ren eraikinean. (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao)

    • ELKARRIZKETA

      Elkarrizketa pertsonala - 4. FASEA

      Elkarrizketa pertsonalak 2023ko urriaren 4an egingo dira, Lantik, S.A. M.P.-ren eraikinean. (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao). (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao)

  • UZT 172023

  • MAR 192023

    • ARGITALPEN ESKAINTZA

      KONTRATAZIO/EROSKETETARAKO "D" TEKNIKARI BAT (1) (REF.: TCOMP 032023) - 1 FASEA

      Hau eskatzen da:

      • Zuzenbideko Graduko unibertsitateko titulu ofiziala edo homologagarria, berenberegi deialdi honetarako
      • Gutxienez lau (4) urteko lanbide-esperientzia kontratazioa/erosketak aholkatu eta kudeatzen. Lanpostuaren zereginarekin zerikusia duten ezagutza bereziak behar dira: indarreko araudiarekin bat kontratazioaren izapideak betetzen direla kudeatzea.

      Deialdi honetako teknikari lanpostuetarako proposatutako hautagaiak zein aukeratu gabekoak lan poltsak eratuko dira, enpresaren antolakuntza beharrak asetzeko.

      Lan poltsak, gehienez, indarrean egongo dira 2025eko abenduaren 31ra arte edo poltsetako pertsona bakoitza enpresak modu mugagabean kontratatzeko behin proposatu arte, hori aipatutako data baino lehen gertatuko balitz.

      Aintzat hartuko da:

      • Administrazio publikoan edo enpresa publikoetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Enpresa pribatuetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Bestelako titulazio eta gradu akademiko ofizialak
      • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa

      Hau eskaintzen da: Berehala hasteko lan-kontratu mugagabea, txanda-kontratuaren formalizazioari lotu ahal izango zaiona, lanpostuaren ezaugarriekin eta ardurekin bat datorren ordainsari ekonomikoarekin.

      Eskaerak edo eskariak elektronikoki aurkeztuko dira web helbide honetan: www.trabajaenlantik.com (LANTIK SAko LANPOSTUAK BETETZEA), edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera, epea 2023ko martxoaren 21etik apirilaren 4ra izanik (biak barne).