Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hannover Messe 2019 feria

2019/04/05

Lantikek, Bizkaiko Foru Aldundiarekin batera, ESLEk, GAIA klusterrak eta sektoreko puntako bederatzi enpresak osatutako ordezkaritza baten parte-hartzea koordinatu zuen Hannover Messe 2019ko azokan, Hannoverren (Alemania), apirilaren 1etik 5era egin zenean. Bertan izan ziren Lurraldeko enpresen ordezkaritza batekin batera, IKTen sektoreak Europa mailan eskain ditzakeen produktuak eta zerbitzuak erakusteko eta sustatzeko, horrela Bizkaia marka nazioartean indartuz.

Hannover Messe munduko industria-feriarik handiena da eta urtero gutxi gorabehera 6.000 erakusketari eta 200.000 bisitari erakartzen ditu. CEBITek 2018. urtean azkeneko edizioa egin eta desagertu ondoren, Hannoverrek hartu zuen lekukoa 2019. urtean.

Albiste guztiak