Breadcrumb

Eduki publikatzailea

BizkaiUP aplikazioak hondartzen okupazioari eta segurtasun-distantzia neurtzeko errealitate areagotuko sistemari buruzko informazioa eskainiko du.

Bilbao. 2020/06/15

​​​​​​​

BizkaiUP aplikazio mugikorrak zerbitzu berriak izango ditu, eta, besteak beste, hondartzen okupazio-mailari buruzko informazio eguneratua izango du eskura. Hartara, hondartzara joan nahi duten pertsonek jakin ahal izango dute pandemiari aurre egiteko hartutako neurrien ondorioz hondartza itxita dagoen, aforoa (hondartzan egon daitekeen pertsona-kopurua) beteta dagoelako edo hondartza egoera horretatik gertu dagoelako.

Hondartzetako zerbitzuaren ohiko datuak ere kontsultatu ahal izango dira, hala nola bainatzeko bandera, eguraldiaren aurreikuspena, uraren tenperatura, olatuak, aparkalekuen okupazio-maila, mareen ordutegiak,...

Horrezaz gainera, errealitate areagotuko sistema berritzaile bat gehitu da, COVID-19ri dagozkion kutsatzeak saihesteko gomendatzen den distantzia soziala denbora errealean orientazio gisa neurtzeko aukera emango duena.

Sistema honen bidez, irudi errealen gainean kolorezko zirkulu batzuk gaininprimatuko dira, gutxi gorabehera segurtasun-distantziarik egokiena adieraziko dutenak.

Albiste guztiak