Eduki publikatzailea

Hautatzeko prozesua

BEZEROENTZAKO KONPONBIDEEN "D" TEKNIKARI ZAZPI (7) (REF.: TS/C- 032023) REF.: TS/C - 032023

2023ko martxoaren 19an argitaratua

Prozesu itxia

Ezagutu prozesuaren egoera

  • URT 222024

  • ABE 142023

  • AZA 62023

    • Elkarrizketa

      Proba eta merezimenduak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 3. FASEA

      Azterketa-probako 2., 8., 11., 21., 31. eta 40. galderak baliogabetuta geratu direla jakinarazten da, eta, horien ordez, 41., 42., 43., 44., 45. eta 46. galderak zenbatuko direla.

      Hautagaiek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte azterketaren edukiari eta erantzun korrelatiboei buruz, idatziz, www.trabajaenlantik.com web-helbidean, egutegiko 3 eguneko epean, aipatutako argitalpenaren biharamunetik zenbatzen hasita.

    • Hautagaien behinbetiko zerrendia argitaratzea

      Baztertutakoek alegazioak egin ahal izango dituzte, idatziz, www.trabajaenlantik.com helbide elektronikora, 3 egun naturaleko epean, argitaratu hurrengo egunetik Aurrera. Adierazitako hiru egun naturaleko epean, baztertuta geratu diren pertsonek beren egoera ongitu ahalko dute eta egindako lanaren eta/edo lan-bizitzaren egiaztagiria aurkeztu. Dokumentazioa idatziz aurkeztuko da, honako helbide honetan: soporte@trabajaenlantik.com.

  • IRA 252023

    • Elkarrizketa

      Proba eta merezimenduak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 3. FASEA

      Gogorarazi behar da alegatutako merezimenduak (egindako lana, titulazio eta gradu akademiko ofizialak eta hizkuntzak) egiaztatzeko ziurtagiriak aurkeztu behar direla (urriaren 6ra arteko epea dute), kanpo-estaldurako prozesu honen deialdiko oinarrietan adierazitakoak. SOILIK aldez aurretik eskaerarekin batera aurkeztu ez den beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko da. Dokumentazioa idatziz aurkeztu beharko da soporte@trabajaenlantik.com Zuzendaritzan.

      Hautagaiek alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte azterketaren edukiari eta erantzun korrelatiboei buruz, idatziz, www.trabajaenlantik.com web-helbidean, egutegiko 3 eguneko epean, aipatutako argitalpenaren biharamunetik zenbatzen hasita.

    • Elkarrizketa

      Elkarrizketa pertsonala - 4. FASEA

      Elkarrizketa pertsonalak Lantik, S.A. M.P.-ren eraikinean egingo dira. (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao)

  • IRA 112023

    • BEHIN BETIKO ZERRENDA

      Onartuak izan diren hautagaien behin betiko zerrenda argitaratzea - 2. FASEA

    • PROBAK EBALUATZEA

      Proba eta merezimenduak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 3. FASEA

      Merezimendu (azterketa) gisa erabakitako 2023ko irailaren 21eko proba 16:00etan izango da.

  • ABU72023

    • PROBA ETA MEREZIMENDUAK EBALUATZEA

      Proba eta merezimenduak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 3. FASEA

      Jakinarazi da merezimendu (azterketa) gisa adostutako probaren data aldatu dela eta proba 2023ko irailaren 21ean egingo dela Lantik, S.A. M.P. eraikinean. (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao)

  • EKA 62023

    • BEHIN BETIKO

      Onartuak izan diren hautagaien behin betiko zerrenda argitaratzea - 2. FASEA

    • PROBA ETA MEREZIMENDUAK EBALUATZEA

      Proba eta merezimenduak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 3. FASEA

      Merezimendu (azterketa) gisa erabakitako probak 2023ko irailaren 18an egingo dira, Lantik, S.A. M.P.-ren eraikinean. (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao)

    • ELKARRIZKETA

      Elkarrizketa pertsonala - 4. FASEA

      Elkarrizketa pertsonalak irailaren 25etik 29rako astean egingo dira, Lantik, S.A. M.P.-ren eraikinean. (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao)

  • MAI292023

  • MAR 192023

    • ARGITALPEN ESKAINTZA

      BEZEROENTZAKO KONPONBIDEEN “D” TEKNIKARI ZAZPI (7) (REF.: TS/C- 032023) - 1 FASEA

      Hau eskatzen da:

      • Komunikazioaren, Konputazioaren eta Elektronikaren Ingeniaritzen Graduko unibertsitateko titulu ofiziala edo homologagarria, beren-beregi deialdi honetarako.
      • Aplikazio informatikoak garatzen, gutxienez lau (4) urteko esperientzia profesionala. Honakoak ezagutuko dira:
        • Aplikazioen analisirako teknikak
        • Sistema informatikoen diseinua
        • Lantaldeen kudeaketarako teknikak
        • Egungo hardware eta software teknologiak
        • Analisi eta programaziorako tresnak
        • Foru Administrazioaren eginkizunak eta egitura
        • Proiektuen kudeaketarako metodologiak

      Bezeroentzako Konponbideetarako “D” mailako teknikari lanpostuetako bat desgaitasuna duten langileentzako gordeta dago. Desgaitasuna egiaztatu beharko da (alor horretan indarrean dagoen araudiaren arabera), bai eta lanpostuko betebeharrak eta lanak betetzeko gaitasuna ere

      Nolanahi ere, desgaitasuna egiazta dezakeen pertsonarik ez badago, edo egiazta dezakeenak ez baditu baldintzak betetzen ez baditu aurreikusitako kanporaketa- proba gainditu, aipaturiko postua desgaitasunik ez duen pertsona batek bete ahalko du, betiere, probak gainditu baditu eta eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Horretarako, beren eskaerak aurkeztu ahalko dituzte eta prozesuan parte hartu ahalko dute, desgaitasuna egiazta dezaketen pertsonek zein baldintza hori betetzen ez duten pertsonek.

      Deialdi honetako teknikari lanpostuetarako proposatutako hautagaiak zein aukeratu gabekoak lan poltsak eratuko dira, enpresaren antolakuntza beharrak asetzeko.

      Lan poltsak, gehienez, indarrean egongo dira 2025eko abenduaren 31ra arte edo poltsetako pertsona bakoitza enpresak modu mugagabean kontratatzeko behin proposatu arte, hori aipatutako data baino lehen gertatuko balitz.

      Aintzat hartuko da:

      • Administrazio publikoan edo enpresa publikoetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Enpresa pribatuetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Bestelako titulazio eta gradu akademiko ofizialak
      • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa

      Hau eskaintzen da: Berehala hasteko lan-kontratu mugagabea, txanda-kontratuaren formalizazioari lotu ahal izango zaiona, lanpostuaren ezaugarriekin eta ardurekin bat datorren ordainsari ekonomikoarekin.

      Eskaerak edo eskariak elektronikoki aurkeztuko dira web helbide honetan: www.trabajaenlantik.com (LANTIK SAko LANPOSTUAK BETETZEA), edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera, epea 2023ko martxoaren 21etik apirilaren 4ra izanik (biak barne).