Eduki publikatzailea

Hautatzeko prozesua

AZPIEGITURETAKO "D" TEKNIKARI BI (2) (REF.: TINF 032023) REF.: TINF 032023

2023ko martxoaren 19an argitaratua

Prozesu irekia

Ezagutu prozesuaren egoera

  • MAI 292023

  • MAR 192023

    • ARGITALPEN ESKAINTZA

      AZPIEGITURETAKO "D" TEKNIKARI BI (2) (REF.: TINF 032023) - 1 FASEA

      Hau eskatzen da:

      • Komunikazioaren, Konputazioaren eta Elektronikaren Ingeniaritzen Graduko unibertsitateko titulu ofiziala edo homologagarria, beren-beregi deialdi honetarako.
      • Gutxienez (4) urteko lan-esperientzia komunikazioen / sareen /azpiegituraren sistemen ezarpenean eta mantentze-lanetan.

      Deialdi honetako teknikari lanpostuetarako proposatutako hautagaiak zein aukeratu gabekoak lan poltsak eratuko dira, enpresaren antolakuntza beharrak asetzeko.

      Lan poltsak, gehienez, indarrean egongo dira 2025eko abenduaren 31ra arte edo poltsetako pertsona bakoitza enpresak modu mugagabean kontratatzeko behin proposatu arte, hori aipatutako data baino lehen gertatuko balitz.

      Aintzat hartuko da:

      • Administrazio publikoan edo enpresa publikoetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Enpresa pribatuetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Bestelako titulazio eta gradu akademiko ofizialak
      • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa

      Hau eskaintzen da: Berehala hasteko lan-kontratu mugagabea, txanda-kontratuaren formalizazioari lotu ahal izango zaiona, lanpostuaren ezaugarriekin eta ardurekin bat datorren ordainsari ekonomikoarekin.

      Eskaerak edo eskariak elektronikoki aurkeztuko dira web helbide honetan: www.trabajaenlantik.com (LANTIK SAko LANPOSTUAK BETETZEA), edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera, epea 2023ko martxoaren 21etik apirilaren 4ra izanik (biak barne).