Hautatzeko prozesua
KONTRATAZIO/EROSKETETARAKO "D" TEKNIKARI BAT (1) (REF.: TCOMP 032023) REF.: TS/C - 032023
2023ko martxoaren 19an argitaratua
Prozesu irekia
Ezagutu prozesuaren egoera
-
ABU 42023
-
BEHIN BETIKO
Onartuak izan diren hautagaien behin betiko zerrenda argitaratzea - 2. FASEA
-
PROBA ETA MEREZIMENDUAK EBALUATZEA
Proba eta merezimenduak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 3. FASEA
Merezimendu (azterketa) gisa erabakitako probak 2023ko urriaren 4an izango dira 15:30 ean, Lantik, S.A. M.P.-ren eraikinean. (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao)
-
ELKARRIZKETA
Elkarrizketa pertsonala - 4. FASEA
Elkarrizketa pertsonalak 2023ko urriaren 4an egingo dira, Lantik, S.A. M.P.-ren eraikinean. (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao). (Sabino Arana 44, 48013 Bilbao)
-
-
UZT 172023
-
Aukezpena
Hautagaiak aurkeztea eta horien izenak argitaratzea - 1 FASEA
-
Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzea
ESKATUTAKO BALDINTZAK BETETZEN DIRELA EGIAZTATZEA ETA ONARTUTAKO ETA BAZTERTUTAKOEN ZERRENDA ARGITARATZEA, BAZTERTZEKO ARRAZOIAK ADIERAZIZ - 2 FASEA
-
-
MAR 192023
-
ARGITALPEN ESKAINTZA
KONTRATAZIO/EROSKETETARAKO "D" TEKNIKARI BAT (1) (REF.: TCOMP 032023) - 1 FASEA
Hau eskatzen da:
- Zuzenbideko Graduko unibertsitateko titulu ofiziala edo homologagarria, berenberegi deialdi honetarako
- Gutxienez lau (4) urteko lanbide-esperientzia kontratazioa/erosketak aholkatu eta kudeatzen. Lanpostuaren zereginarekin zerikusia duten ezagutza bereziak behar dira: indarreko araudiarekin bat kontratazioaren izapideak betetzen direla kudeatzea.
Deialdi honetako teknikari lanpostuetarako proposatutako hautagaiak zein aukeratu gabekoak lan poltsak eratuko dira, enpresaren antolakuntza beharrak asetzeko.
Lan poltsak, gehienez, indarrean egongo dira 2025eko abenduaren 31ra arte edo poltsetako pertsona bakoitza enpresak modu mugagabean kontratatzeko behin proposatu arte, hori aipatutako data baino lehen gertatuko balitz.
Aintzat hartuko da:
- Administrazio publikoan edo enpresa publikoetan garatutako lan berdina edo antzekoa
- Enpresa pribatuetan garatutako lan berdina edo antzekoa
- Bestelako titulazio eta gradu akademiko ofizialak
- Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa
Hau eskaintzen da: Berehala hasteko lan-kontratu mugagabea, txanda-kontratuaren formalizazioari lotu ahal izango zaiona, lanpostuaren ezaugarriekin eta ardurekin bat datorren ordainsari ekonomikoarekin.
Eskaerak edo eskariak elektronikoki aurkeztuko dira web helbide honetan: www.trabajaenlantik.com (LANTIK SAko LANPOSTUAK BETETZEA), edo Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritakoaren arabera, epea 2023ko martxoaren 21etik apirilaren 4ra izanik (biak barne).
-