Aldundiaren logotipoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Datuen Babesa

Itzuli

Lantik enpresaren kontratazio-zerbitzuak kudeatzea

Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?

Tratamenduaren arduraduna Administrazio Zuzendaritza
Harremanetarako datuak

Zein da tratamendu honen helburua?

Helburua Lantik enpresaren kontratazio-zerbitzuak kudeatzea

Zer motatako datuak darabiltzagu?

Datu pertsonalen kategoriak
  • Identifikazioak
  • Ezaugarri pertsonalak
  • Ekonomiko finantzarioak eta administratiboak
  • Akademikoak eta profesionalak
  • Erabileraren xehetasunak
  • Eskuizkribuzko sinadura/digitala
Pertsona interesdunen kategoriak
  • Langileak
  • Hornitzailea
  • Lizitatzailea

Nondik datoz datuak?

Datuen jatorria Zuzenean interesdunaren, legezko ordezkariaren edo enpresa hornitzaile/lizitatzailearen eskutik.

Lagako dizkiegu zure datuak hirugarrenei?

Entitate edo pertsona hartzaileak
  • Herri Kontuen Epaitegia eta EBAOn nahiz Sektore Publikoaren eta Eusko Jaurlaritzaren kontratazio plataformetan argitaratzea, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legeak, Espainiako ordenamendu juridikora 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten duenak, xedatutakoa betetzeko.
  • Gardentasunaren atarian argitaratzea, 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzkoak, xedatutakoa betetzeko.
  • Bizkaiko Foru Aldundiari Lantik horren bitarteko propioa baita
  • Bizkaiko Batzar Nagusiei ikuskatzeko.
Nazioarteko transferentziak Datuen nazioarteko transferentziak ez dira egingo

Zerk gaitzen gaitu zure datuak tratatzeko?

Legitimazioa

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legea; horren bidez, 2014ko otsailaren 26ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014/23 (EB) eta 2014/24 (EB) Zuzentarauen transposizioa egiten da Espainiako ordenamendu juridikora.

Zer eskubide pertsonal erabil ditzakezu Lantik zerbitzuan?

Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta eramangarritasuna ere.

Horretarako, idazki bat bidali beharko duzu honako helbide honetara: Lantik, S.A.M.P. - Segurtasun Saila, Sabino Arana hiribidea 44, 48013 Bilbo. Halaber, hasitako ekintzari uko egiteko eskubidea izango duzu, datu pertsonalen tratamendutik adostasuna kenduz.

Interesdunak, halaber, eskubidea du dagokion Kontrol Agintaritzan (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia) erreklamatzeko.

Nor da foruko sektore publikoan datuak babesteko eskuordetutako pertsona?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridiko, Informazioaren Segurtasuna eta Datuak Babesteko Ataleko Burutza da Lantik erakundearen datuak babesteko ordezkaria.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru-erakundeen DBO sortzea, izendatzea eta arautzea Gobernu Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 15eko Erabakiaren bidez onartu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, BAO, 99 zk., 2018ko maiatzaren 24koa, eta haren jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-erakundeek datuen babesari buruz egiten dituzten kontsulta guztietarako, hona jo dezakezue


Gora


© Lantik, S.A. · Sabino Arana etorbidea, 44 · 48013 Bilbo · Email: lantik@bizkaia.eus · Telf.: 944 068 900 | Faxa: 944 068 800