Aldundiaren logotipoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Datuen Babesa

Itzuli

Lantik enpresaren lokaletarako sarrera fisikoen kudeaketa

Nor da tratamendu honen ardura duen pertsona?

Tratamenduaren arduraduna Administrazio Zuzendaritza
Harremanetarako datuak

Zein da tratamendu honen helburua?

Helburua Lantiken lokaletan sarrera fisikoak kudeatzea

Zer motatako datuak darabiltzagu?

Datu pertsonalen kategoriak
  • Identifikazioak
  • Erabileraren xehetasunak
  • Datu biometriko bakarrak: Sarrera kontrolatzeko hatza.
Pertsona interesdunen kategoriak
  • Langileak
  • Hornitzailea
  • Bisitak

Nondik datoz datuak?

Datuen jatorria Zuzenean interesdunaren, legezko ordezkariaren edo enpresa hornitzailearen eskutik

Lagako dizkiegu zure datuak hirugarrenei?

Entitate edo pertsona hartzaileak Ez dago datuen komunikaziorik
Nazioarteko transferentziak Datuen nazioarteko transferentziak ez dira egingo

Zerk gaitzen gaitu zure datuak tratatzeko?

Legitimazioa
  • PIrakurgailuen fitxaketetarako eta bideozaintzarako: DBEO: 6.1.e) Interes publikoaren alde edo tratamenduaren arduradunari emandako aginte publikoak erabiltzeko zeregina betetze aldera beharrezko tratamendua.
  • Kanpoko bisitariak instalazioetara sartzean NANa eskaneatzeko eta gune seguruetara hatzaren bitartez sartzeko: Interesdunaren baimena
  • Gainerako egoeratan kontratua (langilearena edo, bidezkoa bada, enpresa hornitzailearena) gauzatzea.

Zer eskubide pertsonal erabil ditzakezu Lantik zerbitzuan?

Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta eramangarritasuna ere.

Horretarako, idazki bat bidali beharko duzu honako helbide honetara: Lantik, S.A.M.P. - Segurtasun Saila, Sabino Arana hiribidea 44, 48013 Bilbo. Halaber, hasitako ekintzari uko egiteko eskubidea izango duzu, datu pertsonalen tratamendutik adostasuna kenduz.

Interesdunak, halaber, eskubidea du dagokion Kontrol Agintaritzan (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia) erreklamatzeko.

Nor da foruko sektore publikoan datuak babesteko eskuordetutako pertsona?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridiko, Informazioaren Segurtasuna eta Datuak Babesteko Ataleko Burutza da Lantik erakundearen datuak babesteko ordezkaria.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru-erakundeen DBO sortzea, izendatzea eta arautzea Gobernu Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 15eko Erabakiaren bidez onartu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, BAO, 99 zk., 2018ko maiatzaren 24koa, eta haren jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-erakundeek datuen babesari buruz egiten dituzten kontsulta guztietarako, hona jo dezakezue


Gora


© Lantik, S.A. · Sabino Arana etorbidea, 44 · 48013 Bilbo · Email: lantik@bizkaia.eus · Telf.: 944 068 900 | Faxa: 944 068 800