Aldundiaren logotipoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Legezko Abisua

Legezko Abisua

Halaber, lantik.bizkaia.eus webgunearen gaineko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak eta horren inguruko edukien eskubide guztiak (testuak, irudia, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, softwarea) Lantiki dagozkio.

Erabiltzaileak osagai guztiak ikusi, inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta disko gogorrean gorde ditzake, bai eta beste edozein euskarri fisikotan ere, baldin eta jatorrizko edukia errespetatu eta hori aldatzen ez bada.

Datu pertsonalak babesteko bermea

Lantikek bere webgunera sartzeko eta hori erabiltzeko aukera eskaintzen dio edozein pertsonari. Webgune horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB) betetzen du, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzkoa, 95/46/CE Zuzentaraua (datuak babesteko araudi orokorra) indargabetzen duena. Lantikek bertan erregelamendu horretan aurreikusten diren betebeharrak aztertu ditu eta, datuen tratamenduan, arriskurako egokia den segurtasun maila bermatzeko egokiak diren neurri tekniko eta antolatzaileak ezarri ditu. Aipaturiko datu pertsonalak gaur egun indarrean dagoen araudiak onartzen duen moduan eta ezartzen dituen muga eta eskubideekin bat etorriz erabiliko dira.

Hala, 2016/679 Erregelamenduko (EB) 6. artikuluaren arabera, Lantik arduradun den datuen tratamendu guztiak, soilik horien legezko tratamendurako baldintzetako bat ematen denean gauzatuko dira.

Edonola ere, helburu sozialaren araberako jardueren garapen egokia egitea eta agindu zaizkion bestelako eginkizunak (zuzenean edo zeharka aipaturiko helburuarekin zerikusia dutenak) betetzea dira tratamenduaren xedeak.

Lantikek eskura dituen datu pertsonalen inguruko informazioaren zuhurtasuna, sekretua eta konfidentzialtasuna ahalik eta hobekien gordetzeko konpromisoa hartu du.

Tratamendu-jardueren erregistroa

Sarrera

DBEOren 30. artikuluak "tratamendu-jardueren erregistroa" deritzona arautzen du, fitxategien inskripzioa ordezten duena (aurreko 15/1999 DBLOarekin indarrean zegoena) eta ezartzen du arduradun bakoitzak eta, hala badagokio, tratamendu-arduradunak beren erantzukizunpean egindako tratamendu-jardueren erregistroa eramango dutela. Jarraian, Lantik erakundearen jardueran sortzen diren datu pertsonalen tratamenduak argitaratzen dira, 2016/679 (EB) Erregelamenduaren (DBEO) 30. artikulua eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoaren (DPBLO-EDB) 31. eta 77. artikuluak betez.

Zer eskubide pertsonal erabil ditzakezu Lantik zerbitzuan?

Interesdunak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta datuen tratamendua mugatzeko edo horien aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izango dituzu, bai eta eramangarritasuna ere.

Horretarako, idazki bat bidali beharko duzu honako helbide honetara: Lantik, S.A.M.P. - Segurtasun Saila, Sabino Arana hiribidea 44, 48013 Bilbo. Halaber, hasitako ekintzari uko egiteko eskubidea izango duzu, datu pertsonalen tratamendutik adostasuna kenduz.

Interesdunak, halaber, eskubidea du dagokion Kontrol Agintaritzan (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia) erreklamatzeko.

Nor da DBO?

Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridiko, Informazioaren Segurtasuna eta Datuak Babesteko Ataleko Burutza da Lantik erakundearen datuak babesteko ordezkaria.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta sektore publikoko foru-erakundeen DBO sortzea, izendatzea eta arautzea Gobernu Kontseiluaren 2018ko maiatzaren 15eko Erabakiaren bidez onartu zen. Izendapen hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, BAO, 99 zk., 2018ko maiatzaren 24koa, eta haren jakinarazpen ofiziala egin zitzaion Datuak Babesteko Euskal Bulegoari.

Bizkaiko Foru Aldundiak eta haren foru-erakundeek datuen babesari buruz egiten dituzten kontsulta guztietarako, hona jo dezakezue

Nola jarriko naiz harremanetan tratamenduaren arduradunarekin?

946 083 566 / 901 100 666 (kostu partekatua)

programak@bizkaia.eus

Zenbat denboran gordetzen dira datuak Lantik erakundean?

Arau orokor gisa, datu pertsonalak jarduerari edo zerbitzuari dagokion prozedura izapidetzeko behar den denboran gordetzen dira eta, gainera, tratamenduaren beraren ondorioz gerora izan daitezkeen erantzukizunak iraungitzeko preskripzio-epea edo ondorengo iraungitze-epea betetzen den bitartean ere gordetzen dira, betiere kontuan hartuta DPBLO-EDB legearen IV. tituluan datu pertsonalen tratamendurako jasotzen dituen epe espezifikoak.

Lantiken profilak egiten dira?

Lantik S.A.M.P.-k ez du profilik egiten. Ez da tratamendu automatizatu batean egindako alderdi pertsonalen ebaluazio sistematiko eta sakonik egiten, horren gainean oinarrituz pertsonengan ondorio juridikoak dituzten edo nabarmen eragiten dieten erabakiak hartzea.

Zer segurtasun-neurri aplikatzen ditugu datuen tratamenduan?

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (Segurtasun Neurriak) aurreikusitakoekin; dekretu horrek Administrazio Elektronikoaren eremuan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen du.

Tratamenduen zehaztasunak

Deskribapena Arduraduna Esteka
Lantik enpresaren lokaletarako sarrera fisikoen kudeaketa Administrazio Zuzendaritza Sartu
Lantik enpresaren kontratazio-zerbitzuak kudeatzea Administrazio Zuzendaritza Sartu
Langileriaren datuen kudeaketa Administrazio Zuzendaritza Sartu
IT azpiegiturarako sarbide logikoa sekurizatzea eta ziberintzidenteak kudeatzea Teknologia eta Ezagutza Unitateko Zuzendaritza Sartu
Office365 erabilera indartzeko ikus-entzunezko edukiak sortzea eta argitaratzea Estrategia, Negozio eta Modernizazio Unitatea Sartu
Lantiken jarduerari buruzko ikus-entzunezko edukia sortzea eta argitaratzea Berrikuntza eta Kanpo Proiekzioko Arloa Sartu

Gora


© Lantik, S.A. · Sabino Arana etorbidea, 44 · 48013 Bilbo · Email: lantik@bizkaia.eus · Telf.: 944 068 900 | Faxa: 944 068 800