Euskalit, Kalitaterako Euskal Fundazioa, Eusko Jaurlaritzak 1992an sustatu zuen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da; helburua, kalitatearen aldeko bere politikari sostengua ematea da, jomugan Euskal Autonomia Erkidegoaren garapenari, lehiakortasunari eta ongizateari laguntzearren. Erakunde publiko zein pribatuak biltzen ditu.
Euskaliten baitan, 2002an, Q-EPEA Taldea eratu zen, Lantik hor dago, beste Foru Sail eta Erakunde batzuekin batera. EAEko erakunde publikoen multzoa da (administrazioa eta enpresa publikoak), kudeaketaren bikaintasuna bilatzearekin konpromisoa hartuta dutenak, Euskal Administrazio Publikoan kalitatearen kultura hedatzeko eta ikaskuntza partekatuz kudeaketa hobetzeko xedez.
Era berean, Lantikeko hainbat pertsona Euskaliten Ebaluaziogileen taldean daude.
Lantik, S.A., egun, European Software Instituteko (ESI)
ugazaba da, eta bere patronatuaren batzorde betearazleko
partaide da.
Erakunde bien arteko harremanak Berrikuntza eta Garapen sailean ematen dira batez ere, aplikazioari dagokionez. Kontuan izan behar da ESIren alor nagusietako bat, izaera teknologikokoa, softwarea diseinatzeko eta sortzeko prozesuan osagaiak berrerabiltzea dela.