Eduki publikatzailea

null LAGUNTZA ZERBITZUETARAKO “D” TEKNIKARI BAT (1) (REF.: TSA 062019)

Hautatzeko prozesua

LAGUNTZA ZERBITZUETARAKO “D” TEKNIKARI BAT (1) (REF.: TSA 062019) REF.: TSA 062019

2019ko apirilaren 16an argitaratua

Prozesu itxia

Ezagutu prozesuaren egoera

  • URR 152019

  • UZT 262019

  • UZT 182019

  • EKA 272019

  • API 162019

    • Argitalpen eskaintza

      LAGUNTZA ZERBITZUETARAKO “D” TEKNIKARI BAT (1) (REF.: TSA 062019) - 1 FASEA

      Hau eskatzen da:

      • Zuzenbideko Graduko unibertsitateko titulu ofiziala edo homologagarria, beren-beregi deialdi honetarako.
      • Lanaren eta legearen arloan bi (2) urteko gutxieneko lan esperientzia eta lanpostuaren eginkizunekin (giza baliabideen kudeaketa jarduerak koordinatzea, langileen administrazioa eta prestakuntza eta pertsonak kudeatu erronkak eta helburuak betetzeko) loturiko ezagutza espezifikoak.

      Aintzat hartuko da:

      • Administrazio publikoan edo enpresa publikoetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Bestelako titulazio eta gradu akademiko ofizialak
      • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa
      •  
      •  
      •  

      Hau eskaintzen da: berehala txertatzea, lan-kontratu mugagabea adierazitako lanpostu guztietarako, eta lanpostuen ezaugarri eta erantzukizunekin bat datorren ordainsari ekonomikoa.

      Laguntza Zerbitzuetako “D” mailako teknikari lanpostua desgaitasuna duten langileentzako gordeta dago. Desgaitasuna egiaztatu beharko da (alor horretan indarrean dagoen araudiaren arabera), bai eta lanpostuko betebeharrak eta lanak betetzeko gaitasuna ere.

      Nolanahi ere, desgaitasuna egiazta dezakeen pertsonarik ez badago, edo egiazta dezakeenak ez baditu baldintzak betetzen ez baditu aurreikusitako kanporaketa-proba gainditu, aipaturiko postua desgaitasunik ez duen pertsona batek bete ahalko du, betiere, probak gainditu baditu eta eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Horretarako, beren eskaerak aurkeztu ahalko dituzte eta prozesuan parte hartu ahalko dute, desgaitasuna egiazta dezaketen pertsonek zein baldintza hori betetzen ez duten pertsonek.

      Eskaerak eta eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira web helbide honetan: www.lantik.bizkaia.eus (LANTIK SA-KO LANPOSTUAK BETETZEA). Bestela, 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, xedatutakoarekin bat egingo da. Epea 2019ko ekainaren 14an amaituko da (egun hori barne).