Eduki publikatzailea

null UN (1) TÉCNICO O TÉCNICA "D" DE FIDELIZACIÓN/ CLIENTES (REF.: TFID 112019)

Hautatzeko prozesua

FIDELIZAZIOAREN/ BEZEREOEN “D” TEKNIKARI BAT (1) (REF.: TFID 112019) REF.: TFID 112019

2019ko azaroaren 17 an argitaratua

Prozesu itxia

Ezagutu prozesuaren egoera

  • ABE 192019

  • ABE 112019

  • ABE 52019

  • ABE 22019

  • AZA 272019

    • probak ebaluatzea

      Merezimenduak eta probak ebaluatzea, baita argitaratzea ere - 3 FASEA

      Merezimendu gisa adostutako probak (azterketa) 2019ko abenduaren 4ean egingo dira, asteazkenean, 15:00ean, Lantik SAMPren eraikinean (Sabino Arana 44, 48013 Bilbo)

      Prozesu honen deialdiko oinarrietan ezinbesteko baldintza gisa azaltzen da PMP (Project Management Professional) ziurtagiria. Ziurtagiri hori indarrean egon behar da.

       

    • Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzea

      Eskatutako baldintzak betetzen direla egiaztatzea eta onartutako eta baztertutakoen zerrenda argitaratzea, baztertzeko arrazoiak adieraziz - 2 FASEA

    • Aukezpena

      Hautagaiak aurkeztea eta horien izenak argitaratzea - 1 FASEA

  • AZA 172019

    • Argitalpen eskaintza

      FIDELIZAZIOAREN/ BEZEREOEN “D” TEKNIKARI BAT (1) (REF.: TFID 112019) - 1 FASEA

      Hau eskatzen da:

      • Unibertsitateko titulu ofiziala (gradua edo homologatu daitekeen beste titulu bat).
      • Gutxienez lau (4) urteko esperientzia profesionala.
      • PMP (Project Management Professional) ziurtagiria.

      Aintzat hartuko da:

      • Administrazio publikoan edo enpresa publikoetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Enpresa pribatuetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Bestelako titulazio eta gradu akademiko ofizialak
      • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa

      Hau eskaintzen da: Berehala lanean hastea, kontratu mugagabea (txanda-kontratua formalizatzearekin lotu daitekeena) eta lanpostuaren erantzukizunari eta ezaugarriei dagokion ordainsari ekonomikoa.

      Fidelizazioaren/Bezeroe teknikaria hautatzeko prozesuan egon eta bete beharreko lanposturako hautatu ez dituzten pertsonekin aldi baterako lan-poltsa bat sortuko da enpresaren balizko antolaketa-beharrizanak asetzeko Fidelizazioaren/Bezeroen Arloan, aldi baterako kontratazioaren bidez soilik estali beharrekoak, amaierako puntuazio handienetik txikienerako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

      Aldi baterako lan-poltsa 2023ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, edo bestela, bertan daudenetako bakoitza behin proposatu denean enpresak aldi baterako kontratatzeko.

      Eskaerak eta eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira web helbide honetan: www.lantik.bizkaia.eus (LANTIK SA-KO LANPOSTUAK BETETZEA). Bestela, 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, xedatutakoarekin bat egingo da. Epea 2019ko azaroaren 24an amaituko da (egun hori barne).