Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hautatzeko prozesua

BEZEROENTZAKO KONPONBIDEEN ARLOKO "D" MAILAKO BI (2) TEKNIKARI (REF.: TSC 072018 - II) (REF.: TSC 072018 - II)

2018ko uztailaren 16an argitaratua

Prozesu itxia

Ezagutu prozesuaren egoera

  • AZA 22018

  • URR 252018

  • URR 182018

  • URR 152018

  • URR 42018

  • UZT 162018

    • ARGITALPEN ESKAINTZA

      BEZEROENTZAKO KONPONBIDEEN ARLOKO "D" MAILAKO BI (2) TEKNIKARI (REF.: TSC 072018 - II) - 1 FASEA

      Bi (2) teknikari lan-kontratu mugagabearekin errelebo-kontratuak formalizatzearekin lotutakoa

      Hau eskatzen da:

      • Unibertsitate-titulu ofiziala: Ingeniaritza Informatikoko gradua edo homologarria, deialdi honetarako bakarrik.
      • Aplikazio informatikoak garatzen, gutxienez lau 4 urteko esperientzia profesionala. Honakoak ezagutuko dira:
        • Aplikazioen analisirako teknikak
        • Sistema informatikoen diseinua
        • Lantaldeen kudeaketarako teknikak
        • Egungo hardware eta software teknologiak
        • Analisi eta programaziorako tresnak
        • Foru Administrazioaren eginkizunak eta egitura
        • Proiektuen kudeaketarako metodologiak

      Aintzat hartuko da:

      • Administrazio publikoan edo enpresa publikoetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Enpresa pribatuetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Bestelako titulazio eta gradu akademiko ofizialak
      • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa

      Honako hau eskaintzen da: berehala lanean hastea, aipatutako bi (2) lanpostuetarako lan-kontratu mugagabea (txanda kontratua sinatzetik eratorritakoa) eta lanpostuen erantzukizunari eta ezaugarriei dagokien ordainsari ekonomikoa.

      Eskaerak eta eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira web helbide honetan: www.lantik.bizkaia.eus (LANTIK SAKO KANPOSTUAK ESTALTZEA). Bestela, 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, xedatutakoarekin bat egingo da. Epea 2018ko irailaren 5ean amaituko da (egun hori barne).