Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Hautatzeko prozesua

LAGUNTZA ZERBITZUETARAKO “D” TEKNIKARI BI (2) (REF.: TSA 112019) REF.: TSA 112019

2019ko azaroaren 17 an argitaratua

Prozesu itxia

Ezagutu prozesuaren egoera

  • EKA302020

  • EKA222020

  • EKA152020

  • OTS132020

  • ABE 32019

  • URT292020

    • MEREZIMENDUAK ETA PROBAK EBALUATZEA, BAITA ARGITARATZEA ERE - 3. FASEA

      Merezimendu gisa adostutako probak (azterketa) 2020ko otsailaren 12an egingo dira, 13:00ean, Lantik SAMPren eraikinean (Sabino Arana 44, 48013 Bilbo)

  • AZA 282019

  • AZA 172019

    • Argitalpen eskaintza

      LAGUNTZA ZERBITZUETARAKO “D” TEKNIKARI BI (2) (REF.: TSA 112019) - 1 FASEA

      Hau eskatzen da:

      • Zuzenbideko Graduko unibertsitateko titulu ofiziala edo homologagarria, beren-beregi deialdi honetarako.
      • Lanaren eta legearen arloan bi (2) urteko gutxieneko lan esperientzia eta lanpostuaren eginkizunekin (giza baliabideen kudeaketa jarduerak koordinatzea, langileen administrazioa eta prestakuntza eta pertsonak kudeatu erronkak eta helburuak betetzeko) loturiko ezagutza espezifikoak.

      Aintzat hartuko da:

      • Administrazio publikoan edo enpresa publikoetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Enpresa pribatuetan garatutako lan berdina edo antzekoa
      • Bestelako titulazio eta gradu akademiko ofizialak
      • Hizkuntzak: Euskara eta Ingelesa

      Hau eskaintzen da: Berehala lanean hastea, kontratu mugagabea (txanda-kontratua formalizatzearekin lotu daitekeena) eta lanpostuaren erantzukizunari eta ezaugarriei dagokion ordainsari ekonomikoa.

      Laguntza Zerbitzuetako “D” mailako teknikari lanpostua desgaitasuna duten langileentzako gordeta dago. Desgaitasuna egiaztatu beharko da (alor horretan indarrean dagoen araudiaren arabera), bai eta lanpostuko betebeharrak eta lanak betetzeko gaitasuna ere.

       

      Nolanahi ere, desgaitasuna egiazta dezakeen pertsonarik ez badago, edo egiazta dezakeenak ez baditu baldintzak betetzen ez baditu aurreikusitako kanporaketa-proba gainditu, aipaturiko postua desgaitasunik ez duen pertsona batek bete ahalko du, betiere, probak gainditu baditu eta eskatzen diren baldintzak betetzen baditu. Horretarako, beren eskaerak aurkeztu ahalko dituzte eta prozesuan parte hartu ahalko dute, desgaitasuna egiazta dezaketen pertsonek zein baldintza hori betetzen ez duten pertsonek.

       

      Eskaerak eta eskabideak bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztuko dira web helbide honetan: www.lantik.bizkaia.eus (LANTIK SA-KO LANPOSTUAK BETETZEA). Bestela, 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoan, xedatutakoarekin bat egingo da. Epea 2019ko azaroaren 24an amaituko da (egun hori barne).