Aldundiaren logotipoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Nor Gara

Baliabide Teknologikoak

Komunikazioak

Bizkaiko Foru Aldundiaren komunikazioen sarea

Bizkaiko Foru Aldundiko komunikazioen sareak konexio-puntu bateratua Lantik SAn du. Ezaugarri nagusiak ondorengoak dira:

  • Lantiken CPDetan puntu erkidea (izarra).
  • Zuntz optikoaren bitartez CPDen arteko konexioa, hornitzaile bikoitzarekin erredundatuta.
  • Zuntz optikoaren bidez Foru Sailen eta Enpresen konexioa, hornitzaile bikoitzarekin erredundatuta.
  • Korporazioaren Internetera atzitzea, operadore desberdinen linea bikoitzarekin erredundatuta.
  • MPLS sare pribatuen bitartez urrutiko egoitzak konektatzea. Sare erredundatuak operadore bikoitzarekin, egoitzaren konexioa bi operadoreei ahalbidetuz, goi-eskuragarritasunerako. Atzipen-mota desberdinak eusten dira:
    • Ethernet atzipenak.
    • Puntuz puntuko atzipenak.
    • CableModem, ADSL, VDLS eta FTTH atzipen asimetrikoak.
    • Irratilotura, wimax, 3G eta satelitearen bitartez haririk gabeko atzipenak.
  • IPSec/SSLren bidez interneten bitartez urrutiko atzipenaren euskarria.
  • Foru-eraikin batzuetan WI-FI atzipena.

PDF, irudia handituta (754 KB)

Hosta

Host azpiegitura

Host azpiegiturak ondorengo elementuak ditu:

2 mainframe ordenagailu zentral.
Mainframe berriak, goi-eskuragarritasuna eskaintzen dutenak; errendimendu hobetua dute eta gutxieneko inpaktu ekologikoarekin funtzionatzen dute, energia-kontsumoa murrizteko diseinuan oinarrituta.
Diskoetan gordetzeko 2 kabina.
Datuen urrutiko erreplika sinkronoa dute.
Kartutxoan gordetzeko 2 liburutegi automatiko.
Kartutxoan gordetzeko bi liburutegi automatikoek goi-eskuragarritasuna dute, dual accessor eta library manager erredundatua izateagatik.

Inprimagailuak

Inprimagailuen sortak hainbat modelo ditu hurrengo ezaugarriekin:

Laserra indartze-kolorearekin.
Abiadura: 112 ppm (kolore bakarrean)/180 ppm
DIN A4/A3 orri solteak, indartze-kolorea eta AFIG
Gutun-azaletan sartzeko tresna.
Abiadura: 7.200 gutun-azal/ordu
DIN A4 orri solteak gutun-azaletan sartzen ditu; gutun-azalen tamaina: DIN Ltik DIN C5era
Jaso izanaren adierazpenetarako inprimagailua
Abiadura: 5.000 gutun-azal/ordu
Ezaugarriak: Jaso izanaren adierazpenak gutun-azaletan inprimatzea inkjet inprimaketaren bitartez.

Zerbitzariak

Banatuta

Banatutako zerbitzariei buruzko ezaugarrien artean honakoak azpimarra daitezke:

  • Guztira 143 zerbitzari fisiko eta 349 birtual daude.
  • Armairuetan (rack) ostatatuak daude eta elikadura elektrikoaren iturri bikoitza dute, baita barneko disko erredundatua ere.
  • Sistema eragile jabeak eta iturri irekikoak.
  • Antibirusarekin babesa.
  • Segurtasun-kopia zentralizatuak.
  • Eskaintzen dituzten zerbitzuak: Internet, Intranet, posta, sare-fitxategiak, web aplikazioak, datu-baseak, birtualizazioa..

Biltegiratzea

Gordetzeari dagokionez, zerbitzariek partekatua eta zentralizatua da.

Gordetze-kabinak bikoiztuak (CPD1, CPD2) daude. Informazioa erreplika modura eguneratzen da egiazko denboran eta bi kabinen artean.

Bi disko-mota: SCSI (kritikoa) eta SATA (gainerakoa)

Gora

© Lantik, S.A. · Sabino Arana etorbidea, 44 · 48013 Bilbo · Email: lantik@bizkaia.eus · Telf.: 944 068 900 | Faxa: 944 068 800