Aldundiaren logotipoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Nor Gara

Lege Esparrua

Lantik, S.A. kide bakarreko sozietatea da; partaide bakarra Bizkaiko Foru Aldundia da. 1981. urtean sortu zen, foru erakundeari, bere mende dauden organismo eta erakundeei, eta Bizkaiko udalei informazio sistemak hornitzeko, sistema horiek ustiatzeko eta zerbitzu osagarriak emateko.

Gaur egun, Lantik, S.A. bezeroekiko harremanak hitzarmenen bitartez bideratzen ditu, Ekainaren 18ko 1305/2015 Foru Aginduan (7. BOE, 2015eko uztailaren 7koa) xedatutakoa betez. Foru agindua horren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta bere foru organismo autonomoen laguntza eta dirulaguntza publikoak emateko eta hitzarmenak egiteko gastuaren fiskalizaziorako araudia onetsi zen.

Eskema beti da berdina: hitzarmen-markoa sinatzea eta gero urteroko hitzarmenen bidez garatzea. Halere, hitzarmen mota ugari dago, Lantikek zerbitzua ematen dion organismo edo erakundearen izaeraren arabera:

  1. Bizkaiko Foru Aldundia.
  2. Foru erakunde autonomoak.
  3. Bizkaiko udalak.

Gora


© Lantik, S.A. · Sabino Arana etorbidea, 44 · 48013 Bilbo · Email: lantik@bizkaia.eus · Telf.: 944 068 900 | Faxa: 944 068 800