Aldundiaren logotipoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Legezko Abisua

Legezko Abisua

Halaber, lantik.bizkaia.eus webgunearen gaineko jabetza industrialaren eta intelektualaren eskubide guztiak eta horren inguruko edukien eskubide guztiak (testuak, irudia, soinuak, audioa, bideoa, diseinuak, sormenak, softwarea) Lantiki dagozkio.

Erabiltzaileak osagai guztiak ikusi, inprimatu, erreproduzitu, kopiatu eta disko gogorrean gorde ditzake, bai eta beste edozein euskarri fisikotan ere, baldin eta jatorrizko edukia errespetatu eta hori aldatzen ez bada.

Datu pertsonalak babesteko bermea

Lantikek bere webgunera sartzeko eta hori erabiltzeko aukera eskaintzen dio edozein pertsonari. Webgune horrek Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendua (EB) betetzen du, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio libreari dagokienez pertsona fisikoen babesari buruzkoa, 95/46/CE Zuzentaraua (datuak babesteko araudi orokorra) indargabetzen duena. Lantikek bertan erregelamendu horretan aurreikusten diren betebeharrak aztertu ditu eta, datuen tratamenduan, arriskurako egokia den segurtasun maila bermatzeko egokiak diren neurri tekniko eta antolatzaileak ezarri ditu. Aipaturiko datu pertsonalak gaur egun indarrean dagoen araudiak onartzen duen moduan eta ezartzen dituen muga eta eskubideekin bat etorriz erabiliko dira.

Hala, 2016/679 Erregelamenduko (EB) 6. artikuluaren arabera, Lantik arduradun den datuen tratamendu guztiak, soilik horien legezko tratamendurako baldintzetako bat ematen denean gauzatuko dira.

Edonola ere, helburu sozialaren araberako jardueren garapen egokia egitea eta agindu zaizkion bestelako eginkizunak (zuzenean edo zeharka aipaturiko helburuarekin zerikusia dutenak) betetzea dira tratamenduaren xedeak.

Lantikek eskura dituen datu pertsonalen inguruko informazioaren zuhurtasuna, sekretua eta konfidentzialtasuna ahalik eta hobekien gordetzeko konpromisoa hartu du.

Datuen babesaren ordezkaria Bizkaiko Foru Aldundiaren Aholkularitza Juridiko, Informazioaren Segurtasun eta Datuen Babeserako Ataleko Burutza
Helbide elektronikoa: dpo@bizkaia.eus
Eskubideen gauzatzea Interesdunak eskuratzeko, zuzentzeko eta datuak ezabatzeko eskubideak, eta horien tratamenduaren mugatzea eta oposizioa gauzatu ahalko ditu. Era berean, eramangarritasuna baliatu ahalko du honako helbide honetara idatzia igorriz:
  • Lantik, S.A. - Segurtasun Saila
  • Sabino Arana etorbidea, 44. 48013 Bilbo.
Era berean, abiatu duen ekintzari uko egiteko eskubidea izango du, onartutako datu pertsonalen tratamenduari onarpena kenduz.
Interesdunak, halaber, beharrezko Kontrol Agintaritzaren aurrean (Datuak Babesteko Espainiako Agentzia) erreklamazioa egiteko eskubidea du.

Gora


© Lantik, S.A. · Sabino Arana etorbidea, 44 · 48013 Bilbo · Email: lantik@bizkaia.eus · Telf.: 944 068 900 | Faxa: 944 068 800