Aldundiaren logotipoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Nor Gara

Laguntzak

Euskalit - Kalitaterako Euskal Iraskundea

Euskalit - Kalitaterako Euskal IraskundeaEuskalit, Kalitaterako Euskal Fundazioa, Eusko Jaurlaritzak 1992an sustatu zuen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da; helburua, kalitatearen aldeko bere politikari sostengua ematea da, jomugan Euskal Autonomia Erkidegoaren garapenari, lehiakortasunari eta ongizateari laguntzearren. Erakunde publiko zein pribatuak biltzen ditu.

Euskaliten baitan, 2002an, Q-EPEA Taldea eratu zen, Lantik hor dago, beste Foru Sail eta Erakunde batzuekin batera. EAEko erakunde publikoen multzoa da (administrazioa eta enpresa publikoak), kudeaketaren bikaintasuna bilatzearekin konpromisoa hartuta dutenak, Euskal Administrazio Publikoan kalitatearen kultura hedatzeko eta ikaskuntza partekatuz kudeaketa hobetzeko xedez.

Era berean, Lantikeko hainbat pertsona  Euskaliten Ebaluaziogileen taldean daude.

Informazio Gehiago



European Software Institute

ESI European Software InstituteLantik, S.A., egun, European Software Instituteko (ESI) ugazaba da, eta bere patronatuaren batzorde betearazleko partaide da.

Erakunde bien arteko harremanak Berrikuntza eta Garapen sailean ematen dira batez ere, aplikazioari dagokionez. Kontuan izan behar da ESIren alor nagusietako bat, izaera teknologikokoa, softwarea diseinatzeko eta sortzeko prozesuan osagaiak berrerabiltzea dela.

Informazio Gehiago


Gora


© Lantik, S.A. · Sabino Arana etorbidea, 44 · 48013 Bilbo · Email: lantik@bizkaia.eus · Telf.: 944 068 900 | Faxa: 944 068 800