Aldundiaren logotipoa

Foru Aldundia - Diputación Foral

Harremana

Kontratatzaile Profila

Laguntza

Kontsulta lehenengo aldiz egitea (Erabiltzaile berriaren erregistroa)

Kontratuaren edozein datu edo informazio lehengo aldiz kontsultatzen bada, beharrezkoa da erabiltzailea eta gakoa eskatzea. Erabiltzailea eskatzeko, formulario bat bete behar da, eta informazio hori eskuratzeko pertsonaren ondoko datuak adierazi beharko dira: Izena, Enpresa, Telefonoa eta helbide elektronikoa.

Horrez gain, Etorkizuneko kontratuen lizitazioei buruzko informazioa e-mail bidez jaso nahi duzu? aukera aktibatu eta interesdunak jaso nahi dituen kontratu-moten (obrak, zerbitzua, hornidurak, zerbitzuen kudeaketa, aholkularitza eta laguntza edo bestelakoak) informazioa adierazi ahal izango du. Hori dela eta, argitaratutako kontratu berriei buruzko informazioa e-mail bidez jaso ahal izango du.

Datu guztiak bete ondoren “bidali” botoia sakatu behar duzu. Une horretatik aurrera, eta epe laburrean, eskatzaileak bere helbide elektronikoan erabiltzailea eta gakoa jasoko ditu, informazioa jaso eta harpidetza-datuak aldatu ahal izateko. Zuzeneko datuak adierazi behar dira. Izan ere, adibidez e-mail baliozkoa adierazten ez bada, ezinezkoa izango da erabiltzailea eta gakoa jasotzea, eta, ondorenez, ezin izango da kontsultatu nahi den informazioa.

Erabiltzailearen datuen aldaketa

Erabiltzailea eta gakoa adieraziz gero, datu pertsonalak aldatu ahal izango dira (Izena, Enpresa, Telefonoa, helbide elektronikoa), bai eta Etorkizuneko kontratuen lizitazioei buruzko informazioa e-mail bidez jaso nahi duzu? aukera ere. Aukera horren bidez, harpidetutako gaiak edozein unetan aktibatu, deuseztatu edo aldatu ahal izango dira.

Nire pasahitza ahaztu dut

Pasahitza ahaztu baduzu, edozein unetan pasahitza zure helbide elektronikoa adierazita bakarrik eskatu dezakezu, eta modu automatikoan zure posta elektronikoan sarbide-datuak jasotzen dituen mezua jasoko duzu.

Erabiltzailearekin eta gakoarekin kontsultatzea

Erabiltzailea eta gakoa jaso ondoren, Administrazio Klausula Berezien Agirian eta/edo Zehaztapen Teknikoen Agirian sakatu ahal izango da. Kasu horretan, jasotako erabiltzailearen datuak eta gakoa adieraziko dira, “bidali” botoia sakatu eta modu automatikoan leiho berria irekiko da, kontsultatutako agiriaren fitxategiarekin edo fitxategiekin batera.

Erabiltzailea eta/edo gakoa ahaztu badituzu, berriro eskatu daitezke, aurreko atalean azaldutako jarraibideak kontuan izanda.

Kontratuak kontsultatzeko beharrezkoak diren betekizunak

Kontratuen informazio zehatza formatu berezietan (Adobe Reader, Autocad)  erakusteko beharrizana dela medio, erabilitako arakatzailean (Internet Explorer, Firefox) betekizun zehatzak bete behar dira, eta artxibo horien informazioa behar bezala ikusteko software egokia ezarri beharko da.

Jarraian Interneteko arakatzailea behar bezala erabili eta fitxategiak ikusteko beharrezkoak diren betekizunak zehaztuko ditugu:

  1. Internet Explorer edo Mozilla Firefox programen arakatze-hobekuntzak aukera gaitzea: zure arakatzaileak aukera hori eskaintzen ez badu bertsio zaharra delako, Internet Explorer 5.0 edo bertsio berriagoa, edo Mozilla Firefox 2.0 edo berriagoa instalatzeko gomendioa egiten dizugu.
    Instalatu Internet Explorer
    Instalatu Mozilla Firefox

  2. Agiri teknikoak nahiz administrazio agiriak PDF formatuan agertzen dira. Beraz, horiek behar bezala ikusteko, Adobe Reader programa instalatu behar da.
    Instalatu Adobe Reader

  3. Sarritan, eta agirien kontsulta asko eraikuntza-enpresen eskutik egiten direla aintzat hartuta, agirietan jasotako datuez gain, planoak ere ikusi behar dira. Hain zuzen ere, fitxategi horiek DWG formatuan agertzen dira, eta horiek ikusteko Autocad programa instalatu behar da.
    Autocad programari buruzko informazio gehiago

Gora


© Lantik, S.A. · Sabino Arana etorbidea, 44 · 48013 Bilbo · Email: lantik@bizkaia.eus · Telf.: 944 068 900 | Faxa: 944 068 800